miércoles, 11 de octubre de 2006
Publicado por Desconocido @ 10:36
Comentarios (0)  | Enviar
A la espera de que comenzase la manifestación en Legutiano contra el Tren de Alta Velocidad (TAV), Loli Casal, de 55 años, se mostraba satisfecha ante el "gran éxito" de la convocatoria. Esta vecina de Basauri quiso sumarse ayer a los cientos de voces que, a partir del mediodía, se alzaron para rechazar este proyecto y reivindicar un proceso de debate en la sociedad.

La marcha, encabezada por los organizadores, AHT Gelditu! Elkarlana, logró congregar en torno a las pancartas a un nutrido grupo de jóvenes, que recorrieron las calles de la localidad con gritos de "Ez, ez, ez, AHTrik ez!"

Según la plataforma, esta manifestación se celebra en una "fase decisiva" del proyecto, ya que el Gobierno Vasco planea iniciar las obras antes de que finalice el año.

Loli Casal, que lucía en su camiseta una gran pegatina contra el TAV, criticó la "falta de información y transparencia" por parte de las instituciones y destacó que el TAV "no está diseñado para los pueblos de Euskadi". Por ello, denunció que "no tiene sentido llevar a cabo una obra tan grande y con un coste económico tan importante". Tras la manifestación de ayer, Casal se mostró muy optimista. "Las administraciones deberán escuchar a la sociedad; tienen en contra a mucha gente", resumió.

La decisión del pueblo

Después de la marcha, el alcalde de Urbina, Josu Ormaetxea, destacó que Legutiano "nunca había acogido una manifestación tan grande" hasta ayer. Según destacó, la decisión respecto al TAV "la tiene que tomar el pueblo" y esta postura "debe ser respetada". Sin embargo, las instituciones "ocupan tierras y hacen lo que quieren sin consultar", criticó Ormaetxea.

AHT Gelditu! Elkarlana denunció la falta de información a las personas y a los propietarios que se verán directamente afectados por el proyecto, ya que "se incumplió la consulta y la puesta en conocimiento de los proyectos técnicos antes de la expropiación de terrenos".

En este sentido, Iker, un joven vitoriano que acudió ayer a la manifestación en Legutiano, señaló que "la gente tiene todo el derecho a defender su tierra y su casa". La forma de actuar en este proyecto "se acerca mucho a la imposición", valoró el gasteiztarra. La plaza principal de Legutiano se llenó tras la marcha para escuchar las palabras de los organizadores, que aseguraron que parar el proyecto del TAV "está en manos de la ciudadanía", por lo que la manifestación de ayer fue "otro paso pequeño, pero importante, para frenar un disparate como el TAV". Los miembros de AHT Gelditu! recordaron que apuestan por un modelo de sociedad basado en el equilibrio ecológico y la justicia social.

---------------------------------------------------

«Euskal Y»a gelditzea «guztien esku» dagoela nabarmendu dute Legutianon

Antolatzaileak oso pozik azaldu ziren atzo Abiadura Handiko Trenaren aurka Legutianon izan zen mobilizazioarekin. Plazak gainezka egin zuen Euskal Herri osotik iritsitako mila pertsonatik gora biltzean. Manifestazioaren ondorengo ekitaldian, Madrilgo eta Lakuako Gobernuek «inposatu» nahi duten proiektu «txikitzailea» gelditzea «guztien esku» dagoela nabarmendu zuten Urbinako Kontzejuko presidente Josu Ormaetxeak eta AHT Gelditu! Elkarlanak.

LEGUTIANO

Legutianon sekula egin duten manifestaziorik jendetsuena izan zen atzokoa. Lakuako Gobernuari eta Sustapen Ministerio espainolari Abiadura Handiko Trenaren (AHT) egitasmoa geldiarazteko balio izan zuen manifestazioak, baita proiektu «txikitzaile» horren inguruko informazioa emateko eta eztabaida eta guztiek parte-hartzea izango duten erabaki prozesu bat abian jarri behar dela aldarrikatzeko ere. Mila pertsona baino gehiago bildu ziren eguerdian herriko enparantzan, “Herriari entzun, AHT gelditu” lelopean egin zen mobilizazioan parte hartzeko. Herriko kaleetan barrena murgildu bezain laster, «Ez, ez, ez, AHTrik ez» edo «Txikizioa gelditu!» oihuak entzun eta “Ama lurra defenda dezagun” nahiz “AHT stop. Auto-organizazioa” gisako pankartak ikus zitezkeen. Ordu laurden baino ez zuen iraun eta hasierako hitzorduko tokira itzuli ziren berriro.

Ondorengo minutuetan egin zuten ekitaldian, “Vecinos de Urbina. Respetad la voluntad popular. AHT gelditu” irakur zitekeen pankarta izan zen agertoki gainean. Urbinako Kontzejuko presidente Josu Ormaetxeak hartu zuen bertsolarien lekukoa. Legutianorainoko bidean, manifestari gehienek «inposatu» nahi den makroproiektuak «txikituko» lituzkeen herriak eta nekazaritza eremuak ikusi izan dituztela jakinarazi zuen.

Agintariek «nahi dutena» egiten dutela ikusirik, herriak «hitza hartzea» erabaki duela nabarmendu zuen. Alde horretatik, lanean jarraitzeko mezua helarazi zuen Ormaetxeak. Izan ere, jakina da «Euskal Y»aren atzean daudenek ez dutela «beren negozioa alde batera utziko, gutxi axola baitzaie herriaren borondatea eta Euskal Herriaren etorkizuna».

«Alarma-egoera»

Urbinako alkatearen hitzaldia txalotu eta «Herriak bizirik, AHTrik ez» oihukatu ondoren, AHT Gelditu! Elkarlanak hartu zuen hitza, azken haren ildo beretik. Auzi hau «alarma-egoeran» dagoela nabarmendu zuen, Madrilgo Gobernuak AHTren eraikuntza lanak egiteko lehiaketara atera dituen lau zati berrien kontratuak direla-eta, zein horien aurretik Arratzu-Ubarrundia eta Legutiano artean agindutako lanak hasteko «arrisku larria» dela-eta. Dena dela, mezu «argia» igorri zuen. «Euskal Y»a gelditzea AHT Gelditu osatzen duten herritar, sindikatu, talde ekologista, AHTren Aurkako Asanblada, herrietako talde, gizarte mugimendu eta alderdi politikoen esku dagoela, hain zuzen.

Urbinako herritarrek hartu duen jarrera «eredugarria» eta Itsasondoko Udalak herritarrak informazioa jaso, eztabaidatu eta eraikitzeko hartu duen konpromisoa txalotu zuen. Era berean, ez direla azkenak izango gaineratu zuen. Atzoko manifestazioarekin, AHT gelditzeko bidean urrats «txiki» baina era berean «garrantzitsua» egin zela nabarmendu zuen. AHT Gelditu! Elkarlanaren aburuz, «zentzugabekeria» horren aurrean, «mobilizazioa eta borroka bide bakarra» dira. Are gehiago, lanak hasteko «alarma-egoeran» egonda, enpresa eraikitzaileen negozio «egarriari» eta Administrazioen «nagusikeriari eta inposizioari aski dela esateko»ordua iritsi dela eman zuen aditzera.

Horregatik, fase «erabakigarri» honetan makroproiektua salatzen jarraitzera animatu zituen manifestariak, hau da, «indarrak biltzera eta nagusikeriari aurre egitera». Izan ere, adierazi zuenez, etorkizunari begira, justizia soziala, oreka ekologikoa eta herritarren «benetako» erabakitze eskubidea bermatuko dituen eredu «arras desberdin baten aldeko borrokan AHT gelditzea giltzarri baita». (FUENTE: NOTICIAS DE GIPUZKOA)
Comentarios